DBHko 1. mailak STEAM proiektua aurkeztu du Elhuyar Zientzia Azokan

Jadoko DBHko 1. mailako ikasleek Elhuyar Azokan parte hartu dute Bilbon “Zaindu maite duzun hori!” proiektua aurkezteko. Jadoren esku hartzea azpimarratzekoa da, Euskadiko eta beste herrialde batzuetako ikastetxe erreferenteak bildu baititu Azokak.

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, gure kulturarekiko eta sustraiekiko lotura inoiz baino funtsezkoagoa delakoan, burutu dute proiektu hau. Ikuspegi hezitzaile eta praktiko baten bitartez, STEAM proiektu hau diziplina anitzekoa izan da, zazpi irakasgaitan garatu baitugu: Natur Zientziak, Heziketa fisikoa, Geografia eta Historia, Matematikak, Teknologia eta Digitalizazioa, Hezkuntza Plastikoa eta Euskara.

Proiektuaren helburu nagusia da gure udalerriko hondare kulturala, soziala eta naturala ezagutzea, sentitzea eta zaintzea. Ikuspuntu honekin, udalerriko faunaren eta floraren azterketa, sektore industrialaren lanketa, herriko eraikuntza ezagunen estilo arkitektonikoen ikerketa, kirolak eta QR bidezko gida turistikoa egin dituzte, besteak beste.

Zorionak egindako lan itzelagatik!

Categoría: 

Share this post