Bildarratzek Jadori STEAM saria eman dio

Jado Ikastetxeak 2023ko STEAM Euskadi 1.SARIA jaso du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen du Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) laguntzarekin. Jadoko STEAM proiektuaren koordinatzaile Ianire Martinek jaso du Bilbon burututako ekitaldian. (Ikusi hemen) Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak irakasleek ikastetxeetan STEAM hezkuntza-proiektuak bultzatzeko eta ezartzeko egiten duten lana eskertu eta nabarmendu du.

Bildarratzek Jado aipatu du bereziki bere hitzaldian eta implikazioaren aldeko apustua azpimarratu halako proiektuen arrakasta bermatze aldera.

STEAM sariak Euskadin garatzen ari diren STEAM Hezkuntzako praktika onenak aitortzen eta bistaratzen dituzte, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak –arte eta humanitateekin lotuta- bultzatzeko helburuarekin. STEAM ingelesezko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics.

 

Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/93889-los-premios-steam-euskadi-sariak-reconocen-las-mejores-practicas-educacion-cientifico-tecnologica-euskadi

Share this post