BAKEAREN OSPAKIZUNA

Joan den ostiralean, jadotarrok Bakearten Nazioarteko eguna ospatu genuen.

Bakean pentsatzen dugun bakoitzean, gerrateak desagertu daitezela da burura etortzen zaigun lehenengo gauza. Ordea, bakea hori baino gehiago da. Bakea, elkarren artean ditugun desberdintasunak onartzean eta berdintasunak defendatzean datza; denontzat hobeagoak izan daitezkeen bizi-baldintzak bilatzea; persona tolerantea izatea; elkartasunean bizitzeko gai izatea; geure kideei laguntzea; natura errespetatzea eta zaintzea…

Honen harira, gure superheroia sortu dugu, baina nahiz eta super botere asko izan, bidegabekeriak saihesteko, Jado osatzen dugun guztion laguntza behar du. Gu prest gaude lanean aritzeko eta gure konpromezua adierazteko eskumutur urdina jarri dugu.  

Categoría: 

Share this post