Gaztelera

Jado Ikastetxeko ikasleak FIRST LEGO League Euskadi 2024

DBHko 1. mailako 20 ikaslek (JADOMAKERS eta JADOELEKTRICS) parte hartu dute FIRST LEGO Leagueko (FLL) lehiaketa zirraragarrian, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzan.

FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko hezkuntza-programa bat da. 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu esperientzia praktiko eta dibertigarrietatik abiatuta. Mundu errealeko arazoak konpontzean datza etorkizun hobeago bat eraikitzen laguntzeko.

Ahozko komunikazioaren lanketa

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Jadoko DBHko 4. mailako ikasleek Lokuzio eta Bikoizketa Tailerra egiten dute. Horrela, ohartzen dira jarduera honen garrantziaz zenbait arlo profesionaletan, publizitatean eta filmen bikoizketan, kasu. Halaber, mikrofono baten aurrean hitz egite hutsak gure ikasleei segurtasunez eta konfiantzaz mintzatzen laguntzen die, baita ahozko komunikazio-gaitasun bera hobetzen ere. Eta berau berebizikoa da, ezin baitugu ahaztu gure eguneroko komunikazio gehienak ahoz egiten ditugula.

DBHko 1. mailaren abentura Bertizen

Jadoko DBHko 1. mailako ikasleek Bertizen (Nafarroa) gozatzeko aukera izan dute naturan zeharo murgilduta hiru egunez. Nafarroako inguru zoragarri horretan zenbait abentura-kirol egin dituzte, hala nola rafting, arroilen jaitsiera, via ferrata baten eskalada, rapela, ur putzuetako jauziak, altuerako soka zirkuitoa zuhaitzez zuhaitz eta tirolina. Horrez gain, bertoko kultura eta euskararen ezagutzeko parada izan dute.

Bizikidetzarako jardunaldiak Oromiñon

Aste honetan eta aurrekoan, Jadoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek elkarbizitza-jardunaldi batean parte hartu dute Oromiñon (Iurreta). 1. eta 3. mailetako ikasleak lehenengoak izan ziren, eta 2. eta 4. mailetakoak, hurrengoak. Jarduera-programak norberaren ezagutza sustatzea eta bizikidetza onaren oinarriak aitortzea ditu helburu.

Guggenheimrarako bisita Adierazpen artistikoan

DBHko 3. mailako Adierazpen Artistikoko ikasleak Guggenheim Museoan izan dira Yayoi Kusama artista japoniarraren erakusketa ikusteko. Bisitak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, ikasleek artista garaikideen sorkuntzekin harremana izatea, eta, bestetik, ikasleek ideiak izateko eta ikasgelan beren proposamen artistikoak egiteko inspiratzea.

DBHko 1. mailaren abentura Bertizen

Jadoko DBHko 1. mailako ikasleek Bertizen (Nafarroa) gozatzeko aukera izan dute naturan zeharo murgilduta hiru egunez. Nafarroako inguru zoragarri hartan zenbait abentura-kirol egin dituzte, hala nola rafting, via ferrataren eskalada, piraguismo eta tirolina. Horrez gain, bertoko kultura eta euskararen ezagutzeko parada izan dute.

Salida para conocer el Parlamento Vasco y la Catedral de Vitoria

Las alumnas y los alumnos de 2º de ESO de Jado han visitado Vitoria-Gasteiz para conocer el Parlamento vasco y la Catedral. En esta salida, pudieron realizar una visita guiada por toda la institución vasca y conocer cómo se discuten y aprueban distintos temas que afectan a la Comunidad Autónoma Vasca. Por otro lado, en la Catedral, tuvieron la oportunidad de ver los trabajos llevados a cabo para su restauración y conservación. ¡Lo pasaron genial!

Abentura-kirolak Bertizko ingurune naturalean DBHko 1. mailarako

Jadoko DBHko 1. mailako ikasleek Bertizen (Nafarroa) gozatzeko aukera izan dute naturan zeharo murgilduta hiru egunez. Nafarroako inguru zoragarri hartan zenbait abentura-kirol egin dituzte, hala nola via ferrataren eskalada, piraguismo eta tirolina. Horrez gain, bertoko kultura eta euskararen ezagutzeko parada izan dute.

Orriak