Korrika badator!

Bihar dugu hitzordua! Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa Erandiora helduko da goizean. Astrabuduan (9:09ean) sartu eta Altzagara etorriko da hemendik ErandioGoikorantz joateko. Horren berri emateko Jadotxo gonbidatu dugu Jadoren irratsaioan. Ez galdu entzuteko aukera! Bihar jadotarrok, erandioztarrok, Korrikarekin bat egingo dugu. Harro herri!

https://go.ivoox.com/rf/126220475

Uxune saritu du zientziak SEBBMn

Uxune Caballero Ortiz de Zaratek, Jadoko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak, lehen saria irabazi du SEBBMren "Marraztu zientzian diharduen pertsona bat eta jarri izen bat" lehiaketaren III. edizioan. 1.700 marrazki aurkeztu dira.
Hautaketa-epaimahaia Ana Cuenda (CNB-CSIC, Madril), Marina Garcia (IBFG-USAL, Salamanca), Sara Sdelci (CRG, Bartzelona) eta María José Sánchez Barrena (IQF-CSIC, Madril) ikertzaileek osatu dute, eta Uxuneren lanik onena aukeratu dute Lehen Hezkuntzako 2. mailako kategorian.

Zorionak, txapelduna!

Jado Ikastetxeko ikasleak FIRST LEGO League Euskadi 2024

DBHko 1. mailako 20 ikaslek (JADOMAKERS eta JADOELEKTRICS) parte hartu dute FIRST LEGO Leagueko (FLL) lehiaketa zirraragarrian, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzan.

FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko hezkuntza-programa bat da. 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu esperientzia praktiko eta dibertigarrietatik abiatuta. Mundu errealeko arazoak konpontzean datza etorkizun hobeago bat eraikitzen laguntzeko.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko aldarria

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egin dugu Jadon. Nahiz eta azken urteotan urratsak egin, oraindik ere ez gara helmugara heldu: generoen berdintasunera. Gure ikasleek hausnarketa egiteko, hainbat jarduera jorratu ditugu mailetan egokituta, hala nola goizeko gogoetak, horma-irudi erraldoia, LHko 3. zikloaren bideoa edota DBHko 4. mailako ikasleen esku hartzea Erandioko Udalak antolatutako ekitaldian.

https://youtu.be/HUXMghbFKdM


 

Bisita Eusko Legebiltzarrera eta Gasteizko Katedralera

Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Gasteizera joan dira Eusko Legebiltzarra eta Katedrala ikustera. Euskal instituzioa ezagutu ahal izan dute bisita gidatu batean eta, horrela, ikasi berton Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hainbat kontu eztabaidatu eta onesten direla. Bestalde, Katedralean, berau berritzeko eta kontserbatzeko lanak bertatik-bertara ezagutu ahal izan dituzte. Primeran igaro dute!

Xabi Hoo abeslariak kontatu du Jadon bere bizi esperientzia

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren “Nahi Dudalako” programaren eskutik, Xabi Hoo, Enkore musika taldeko abeslaria, izan dugu gurekin. DBH4. mailako ikasleekin egon da bere bizi esperientzia konpartitzeko. Ikasleek primeran igaro dute eta arreta handiz entzun dituzte Hooren bizipenak. Euskara jakitea oso baliagarria izan da berarentzat bere jardunean.
 

Jasone Osoro idazleak idazteko sekretuak azaldu dizkigu

Jasone Osoro idazleak (Elgoibar, 1971) DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako tailerra eskaini du Jadon. Hainbat jardueraren bidez, bizi diren ingurunea bera eta inguruan dituzten gauza soilak (orrazia, banana, azazkal-mozteko...) inspirazio eta irudimen iturri bihur daitezkeela erakutsi die, sormena askatzeko eta beren istorioak idazteko.

Jadoko laborategiak Udaletxe aurreko plazan

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Jado Ikastetxean, jardunaldi berezia antolatu dugu Udaletxeko plazan. DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek Kultura Zientifikoa irakasgaian egindako esperimentuak aurkeztean zetzan erakusketa. Jadoko familiei, LHko lehen lau mailetako ikasleei eta, oro har, Erandioko bizilagunei zuzenduta zegoen.

Matrikulazioa 24-25 ikasturterako

2024-2025 ikasturterako matrikulazio-aldia otsailaren 7tik 23ra bitartekoa da. Semea edo alaba Jadon matrikulatu nahi baduzu edo informazioa jaso nahi baduzu, ikastetxearekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar 94 467 25 58 telefono zenbakiaren bitartez edota inprimaki hau bete.

Gure postalak Gabonak zoriontzeko

Zirrara, irudimena, koloreen dirdira, izugarrizko sormena… Hauxe guztia dugu gure ikasleek egin dituzten gabon postaletan. Lehiaketak utzi dizkigu bost irabazle: Ander Ruiz (Haur Eskola), Eyra Azkarateaskasua (Haur Hezkuntza), Uxune Caballero (Lehen Hezkuntzako 1-2-3), June San Millan (Lehen Hezkuntzako 4-5-6) eta Ibone Mentxaka (DBH). Hautaketa ez da erraza izan, ikasleek margoturiko postal ugari kalitate handikoak baitira eta merezimendu osoz lehiaketa irabaz zezaketen.

Orriak