URTEKO LEMA: ORAIN

ORAIN da Probintzia Maristek eskaintzen diguten hezkuntza proposamena ikasturte guztian lantzeko goiburu gisa.

Ikasturte hau hasiera-hasieratik aurkezten zaigu bere indar guztiarekin, bere aukerekin, bere aberastasunarekin… Zeren ORAIN eskuartean, eta geure zentzumenen irispidean daukaguna, horixe da betebetean bizi dezakeguna. ORAINAK itzultzen baitigu nor garen, non gauden, norekin erlazionatzen garen, zer premia eta aukera dauzkagun geure eskumenean eta bete-betean hedatzeko daukagun posibilitatea.

ORAIN dugu unea, orain dugu abagunea hazteko eta bizitza geure eskuetan hartzeko. Horixe da goiburu honek jotzen duen erronka, horixe da geure aurrean eta geure eskuetan dugun bizitzaren erronka. Gure abagunea da. ORAIN.