GAILU DIGITALENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK

2019-2020 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak.

Epea: Urriak 25

Eskakizunak:

  • Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2018-2019 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

Informazio xehetua:

  • Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2018ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.
  • Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak. Aurreko deialdi horiek Hezkuntzako sailburuaren honako agindu hauen bidez arautu ziren: 2015eko irailaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 26ko Agindua, 2017ko irailaren 28ko Agindua eta 2018ko uztailaren 18ko Agindua.

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/dispositivos-digitales/web01-tramite/eu/

Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

Share this post