Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, emakumeen kontrako mota guztietako indarkeria gaitzesteaz gain, indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat da.

Beraz, beharrezkoa da indarkeria-adierazpenen arrazoietan sakonduko duen ahalegin bat egitea, emakumeek ekiteko dituzten ahalmenak onartuz, haien erruduntasuna gaitzetsiz eta indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izan gaitezen lagunduz. Eta horretarako ezinbestekoa da gure gizarte-ereduaren egitura-aldaketa baten aldeko konpromisoa aurrera eramatea.

Denon erantzukizuna da indarkeria matxistari zein hau zuritzen duten jarrerei, bakoitzaren eragin-eremutik, aurre egitea. Familiok, adiskideok, ikastetxeok eta kolektibook erantzukizuna dugu.
 

Categoría: 

Share this post