ORIENTAZIOA IKASKETETAN

DBH 4ko ikasturtea aurrera doa eta dagoeneko 2019/2020 ikasturteari begira gaude. 4. mailakoek azken urtea dute gure ikastetxean eta datorren ikasturtean zer egin nahi duten erabaki behar dute. Erabaki zaila, zalantzarik gabe, eta hortxe egon behar dugu euren bidean lagun. Ikastetxeak une horretarako hainbat jarduera jartzen ditu abian, hala nola, tutoretza saioak, auto-ezagutzarako galdetegiak…

Hori dela eta, ikastetxeko orientatzailearekin eta tutoreekin gaia lantzen hasi dira.

Eta orain, zer ikasi nahi dut?

Hona hemen erabiliko duten materiala eta egingo dituzten ekintzak:

Orienta programa landu

Eta orain zer? Aurkezpena ikusi

Gaitasun probak eta galdetegiak bete

Hainbat bisita beste ikastetxe batzuetara

Bilerak orientatzailearekin eta tutorearekin

Ikastetxeko gurasoen testingantzak entzutea euren lanbideei buruz

Udalak eskainitako “nahi dugulako” programan parte hartu

Gurasoentzako bilera berezia, beste ikastetxeetako batxilergoko eta lanbide heziketako koordinatzaileekin

Hau guztia landu eta gero nahi duten gurasoek ikastetxeko orientatzailearekin eta tutorearekin bilera bat eskatu dezakete.

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna